2019(e)ko apirilaren 5(a), ostirala

Espazioa

Martxoak 12ko Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza gaiko klasean espazioaren inguruan aritu ginen hizketan. Irakasleak Piaget eta Hannounek bereizitako haurraren oharmen faseak azaldu ostean, hauek hobeto ulertzeko ariketa praktiko bat egin genuen. Horretarako, bikoteka jarri ginen eta zenbait kasu ageri ziren taula bat aurrean genuelarik, ariketari ekin genion. Aipatutako kasu praktikoen oharmen faseak asmatzea zen ariketaren funtsa eta egia esan, teoria aurrean edukita nahiko erraza egin zitzaigun.



Piageten zein fase?
Hannounen zein fase?
Ikasle batzuk maketekin lan egiten ari dira. Oraindik ez dakite zein tamainakoa egingo duten, baina neurriak proposatu eta planoak marraztuko dituzte lehenbizi.

EUKLIDEARRA

PENTSATUTAKO ESPAZIOA
Fatima eta Inge atseden orduan eskolako baratzaren inguruan dabiltza jolasean. Irakasleak esan die urruti ez joateko, laster sartuko direla gela barrura. Ikasleek erabaki dute atetik pauso batzuetara geratzea, baratzetik atera joatean nekatu egiten dira eta urruti dagoela iruditzen zaie.


TOPOLOGIKOA


BIZITUTAKO ESPAZIOA
Mikelek parkera joan nahi du, baina amak esaten dio urruti dagoela eta ez duela denborarik izango gero etxera bueltatzeko afaltzeko ordurako. Mikelek dio ezetz, ez dagoela urruti, amonarekin motorrean joaten denean ez dela batere nekatzen.


TOPOLOGIKOA


BIZITUTAKO ESPAZIOA
Eskolako jaialdirako materiala prestatzen ari da ikasle talde bat. Mozorroak egitean aurpegian eramango duten txapela margotu behar dute, bi aldeetan irudi berdina duena.Irakasleek, ikasleek dituzten zailtasunak ikusirik, lan honetan laguntzen die, orrialdea erditik tolestuz, simetria mantendu dezaten.


PROIEKTIBOA


ANTZEMANDAKO ESPAZIOA
Irakasleak marrazki bat egiteko eskatu die ikasleei gelan. Aintzanek bere etxea handiegia margotu du, eta eskola aldiz txikiegia. Agertzen diren pertsona guztiak etxea eta eskola baino handiagoak dira.

TOPOLOGIKOA

BIZITUTAKO ESPAZIOA
Gurasoek Marianen gela ikusi dute hankaz gora. Hau jasotzea beharrezkoa dela esan diote. Orduan, aitak lagundu dio esanez panpinak kaxoi barruan gorde behar dituela, eta Marianek gorde ditu. Margoak, mahai gainean utzi behar dituela esan dio, eta bertan utzi ditu.


PROIEKTIBOA


ANTZEMANDAKO ESPAZIOA
Idoiak hondartzarako bidea ikusten du bere etxetik, eta nahiko urruti dagoela iruditzen zaio. Lehenbizi udaletxea, gozoki-denda eta plaza igaro behar dira eta horren ondoren bide luzea egin eta hondartzara iritsi daiteke. Hondartzako pertsonak txikiak ikusten dira, beraz, urruti dago.


PROIEKTIBOA


ANTZEMANDAKO ESPAZIOA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Hizkiland

Después del duro trabajo que hemos estado haciendo estas últimas semanas, este es el resultado de nuestra narrativa digital, titulada Hizkil...