Horretarako, estrategia inklusiboak bultzatzeaz gain, familia eta eskolen arteko harremana indartu beharko litzake. Hau eginez gero, aniztasunerako bidean egongo ginateke, aniztasun mota asko daudelarik:
- Genero aniztasuna
- Sexu-joeren aniztasuna
- Gaitasun aniztasuna
- Kultur aniztasuna
- Baliabide sozio-ekonomikoak
Aniztasun mota guzti hauek, aberastasun iturri dira, baina askotan, gizarte kontuetan (eskolan adibidez), aniztasun hau oztopo gisa hartu dezakegu. Hau ekiditeko, eskolak aldaketa bat jasan behar du, ez umeak berak. Adibidez, ikastetxeak honako zereginak edukiko lituzke:
- Antolaketa egokia.
- Hezkuntza, elkarbizitza, kulturartekotasuna, curriculum plana.
- Harrera plana.
- Itzultzaileak
- ...
Hitzaldiaren hurrengo atalean, Haur Hezkuntzaren hizkuntzaren didaktikaren oinarriak testuinguru eleanitzetan ikasgaiean ikasitakoa etorri zitzaigun burura. Izan ere, Josebak, bigarren hizkuntza ikasterakoan lehenengo hizkuntzaren gaitasun komunez baliatu daitekeela azaldu zigun. Hau lagungarria izan daiteke lehen aipatutako gazte errumaniarraren kasuan, bertako hizkuntza ikasteko baliagarria izango zaiolako. Horrez gain, eguneroko jardueretan parte hartuz ere hizkuntza ikasteko gaitasuna bultzatzen dela aipatu zigun. Gainera, HIPIen figura ere azpimarratu zuen, hau da, Hizkuntza Indartzeko Proiektuko Irakasleak. Hauek, esperientzia eta formazioa izan behar duten pertsonak izan behar dira.
Azken finean, hizkuntza beharrezkoa da edukietara iristeko, eta horregatik, oso garrantzitsua da hizkuntzak hezkuntzaren barnean pisua edukitzea. Gure ahaleginak ere berebiziko garrantzia du (beste hizkuntzaren hitz batzuk jakitea, ahoskatzen saiatzea... ) haurraren autoestimuan, hau indartuz, bigarren hizkuntza ikasteko motibatuago egongo delako eta bere lehenengo hizkuntzari garrantzia emango diogulako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina