2019(e)ko maiatzaren 2(a), osteguna

Denbora

Apirilak 5eko Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza ikasgaieko klasean, laugarren gaiarekin hasi gara, denborarekin hain zuzen ere. Irakasleak denboraren inguruko azalpen batzuk eman ondoren, pare bate ariketa egin ditugu. Lehenengoari dagokionez, bi ataletan bereizi ditugula esan dezaket. Alde batetik, bakarkako zatia egongo litzateke, zeinetan norberak beretzak garrantzitsuak ziren datak irakasleak emandako egutegi batean ezarri behar izan dituen. Bigarren atalean aldiz, taldeka burututakoa, irakasleak zehaztutako ekintza batzuk noiz burutu genituen zehaztu behar genituen.


Hau egin ostean, bigarren ariketari hasiera eman diogu. Bertan, denborarekin zerikusia duten kontzeptu batzuk definitu ditugu, hau da, ordua, erlojua, urtaroa eta egutegia. Hauek gela guztiarekin partekatu ostean eta irakasleak beste azalpen batzuk emandakoan, klaseari amaiera eman diogu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Hizkiland

Después del duro trabajo que hemos estado haciendo estas últimas semanas, este es el resultado de nuestra narrativa digital, titulada Hizkil...