Lauhileko honetan, Estik “Buda explotó por vergüenza” pelikula ikustea gomendatu digu.
Pelikula honek gizarteari buruzko hausnarketara bideratu gaitu, oso latza eta gogorra iruditu baitzaigu.
Ez daukagu inongo zalantzarik pelikula hau irakasleei eta ezagutzen ditugun pertsonei gomendatzeko. Gizarte honetan badira errealitateaz konturatzen ez diren asko, eta “ bere mundutxoan” bizi direnak. Horregatik, pelikula hau ikustea gomendatuko genieke, gaur egun, herrialde askotan gertatzen ari den egoeraz jabetzeko eta haurrekiko duten ikuspegia aldatzeko.
Pelikularen protagonista Baktay da. Baktayk, bere adina duen bizilagun bat du, egunero alfabetoa ahoz gora birpasatzen duen mutila, Baktayk bere anaia txikia zaintzen duen bitartean. Egoera honen aurrean, Baktayk eskolara joan nahi duela erabakitzen du. Berak ere ikasi nahi du! Baktayk ez du inongo baliabide edo erraztasunik eskolara joateko eta KMak egiten ditu berak zituen arrautza batzuk saltzeko eta koaderno bat erosteko. Ez zuen boligrafoarentzat dirurik eta bere amaren ezpainetakoa erabiltzen du boligrafo gisa.
Arestian esan bezala, pelikulak Afganistanen bizi diren egoera matxistak azaleratzen ditu. Mutilek bakarrik dute eskolara joateko eskubidea. Baktayk pelikulan zehar oztopo ugari ditu eskolara iristeko eta eskolara iristen denean ez diote bertan gelditzen uzten, mutilentzako eskola baita. Horrez gain, etxera bueltatzerakoan bere adineko mutil batzuekin egiten du topo eta hauek Baktay harrika hil nahi dute. Eszena honek, gerrak haien herrian izandako eragina erakusten digu.
Argi dago gaur egun oraindik haur guztiek ez dutela hezkuntza eskubidea jasotzen. Gainera, kaltetuenak emakumeak izaten dira, zoritxarrez, matxismoak herrialde askotan indar gehiegi duelako.
Argi dago gaur egun oraindik haur guztiek ez dutela hezkuntza eskubidea jasotzen. Gainera, kaltetuenak emakumeak izaten dira, zoritxarrez, matxismoak herrialde askotan indar gehiegi duelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina