Atzoko klasean, Nerek ¿Por qué me vigilan, si yo no soy nadie? bideoa erakutsi zigun. Bertan, Marta Peirano idazle eta kazetaria azaltzen zen, gaur egun jasaten ari garen zaintzaren inguruan hitz egiten. Hitzaldi erabat gogorra iruditu zitzaidan, hunkigarria benetan. Esaten zuenak barne hausnarketa bat egitera bultzatzen zuen, nik behintzat hala egin nuen. Egiten ditugun mugimendu guztiak, idazten dugun guztia, ikusten duguna, erosten duguna... jakiten dute klik bat eginez soilik, eta hau guztia, gu ezjakintasunean bizi garen bitartean ari da gertatzen.
Erosketak egiteko puntuen txartelen bidez ere zaintza konstante batean gaudela esan zuenean, erabat beldurtuta gelditu nintzen. Izan ere, banekien uste baino neurri handiagoan ginela zaintzapean, baina ez nuen uste hainbesteko erraztasunarekin eta gure egunerokoan hain gauza sinpleak diren gauzekin egiten zutela. Gure gizartea edukitzen ari den bilakaeraz ohartzeko balio izan dit eta esandako guztiagatik, kezkatzea zilegi dela ondoriozta dezaket.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Hizkiland
Después del duro trabajo que hemos estado haciendo estas últimas semanas, este es el resultado de nuestra narrativa digital, titulada Hizkil...
-
Después de ver la película Snowden, he aprendido mucho sobre las nuevas tecnologías y el control que supone estar conectado a ellas. Al...
-
Bi egun hauetan, UNRWA Euskadik antolatutako “Gizarte eraldaketako jardunaldiak” izeneko tailer batzuetan hartu dugu parte. Bertan, Ekial...
-
¿Es posible la clase inversa en Educación Infantil? Con el cuarto artículo, tuvimos la oportunidad de debatir sobre la clase inversa en...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina