Aniztasunaren inguruko ekimen guztien hausnarketa
Lauhileko honetako ardatza, aniztasuna izan da. Oso kontzeptu konplexua izanik, aniztasunari eta honek dakarrenari buruz aritu gara, baina beti ikuspuntu desberdinetatik abiatuta. Klasean egindako lan eta azalpenez gain, hitzaldi, aurkezpen edota tailer desberdinetan hartu dugu parte, eta hauek guztiak, gure egungo errealitateaz jabetzeko eta aniztasunaren inguruko zenbait aldagai argitzeko balio izan digu.
Uste baino kontzeptu zabalagoa dela konturatu gara, gutako bakoitzaren ingurua era askotarikoa izanik, gutako bakoitza ere desberdina delako. Pertsona bakoitzak bere erara hautematen du gertatzen zaiona, modu propioan ulertzen ditu gauzak eta bere uste propioaren arabera jokatzen du. Ekintza hauek, bakoitzaren identitatea eraikitzen dute, baina gaur egun dagoen presio sozialarekin, estereotipo zehatz batengana hurbiltzen diren pertsonak “sortzen” ditugu. Honek, normatik ateratzen diren pertsonenganako bazterkeria ekar dezake ondorio gisa. Horrela, aniztasun hau hobeto ulertzeko edota aniztasun honi ikuspuntu desberdinetatik begiratzeko hitzaldi hauek oso baliagarriak egin zaizkigula esan dezaket.
Hasiera batean, aniztasuna beraren kontzeptua definitzen saiatu ginen, baina uste baino konplexuagoa zela ikusi genuen. Honen harira, lehendabiziko ekimena burutu genuen, hau da, Tabakalerako erakusketa bat. Egia esan, egin ditugun hitzaldietatik gutxien gustatu zaidana izan da. Ariketa desberdinak egin genituen, eta gehienetan ez nuen aniztasunarekiko lotura hori ikusten. Hala ere, bigarren erakusketara sartu baino lehen egin genuen arrotzaren jarduera oso interesgarria iruditu zitzaidan.
Bigarren ekintza, Unwra Euskadiko partaideen eskutik eduki genuen, "Gizarte eraldaketarako jardunaldiak" izeneko bi egunetako tailer desberdinen multzoa hain zuzen ere. Bertan, aniztasuna pertsona anitzen bitartez topatu genuen. Palestinako egoerari buruzko ideia oso interesgarriak esan zituzten, izan ere, Palestinakoa den emakume bat izan zen hitzaldi horietako baten hiztun. Oso egoera gogorretatik igarotzen ari den herrialde bat dela banekien arren, Maysunek egindako bideo muntai bat ikusi ondoren, uste baino egoera larriagoan bizi direla konturatu nintzen. Hitzaldi bakoitza desberdina zen, baina guztiek zuten zer ikasia.
Tailer hauen bigarren egunean, komikien munduan murgildu nintzen, Susana Martin komikigilearen eskutik. Komikiek, gizarteko partaideei hausnartzera bultzatzeko ere balio dutela azpimarratu zigun. Egia esan, oso gustuko dudan mundu bat ez izan arren, komikiei garrantzia gehiago eman beharko geniekela iruditu zitzaidan. Liburuez gain, zer esana emateko aukera berri eta paregabea zela ikusi nuen, gai guztiak jorratzeko eta estereotipoak hausteko modu aparta dela iruditu baitzitzaidan.
Calcuta ondoko partaideak ere etorri zitzaizkigun. Hauek, aniztasunari ikuspuntu desberdin batetik eutsi nahi izan zioten eta egia esan, oso ekintza interesgarriak burutu zituzten. Hainbat jarduera desberdin egin genituen (bideoak ikusi eta hausnartu, debate moduko bat, gure egoerak azaldu... ), baina niri gehien gustatu zitzaidana, Calcuta ondoko partaideek jarri zizkiguten bideoak izan ziren, hau da, Laukitxorena eta mutiko beltzaranarena. Oso hitzaldi dinamikoa izan zen eta aniztasunaren kontzeptua os nabarmena zen ariketa guztietan. Denak desberdinak garela konturatzeko eta hau positibotzat hartu behar dela jakiteko balio izan didala esan dezaket.
Beste ildo batera salto eginez, Pausoka elkarteko kide batzuk etorri zitzaizkigula esan dezaket. Bertan, Maiteder ezagutu genuen, miresteko modukoa den emakume hernaniar bat. Bere semea den Aimarrekin bizitako istorioa kontatu zigun. Aimarrek, garun paralisia du, hori dela eta, bizitzan aurrera egitena oso zaila egin zaio. Garun paralisi horrek, zama handia gehitu dio bere motxilari, eta eragin handia izan du eskolaratze orduan. Eskola askok ez zuten Aimar haien zentroetan onartzen, aitzakia asko tarteko, ez baitziren gai Aimarri beharrezko guztia eskaintzeko. Hala ere, Maitederren esfortzu izugarria zela medio, Aimar eskola batean onartzea lortu zuen, gerora eskola horren motorra izatera iritsi den arte.
Pasarte hunkigarriak kontatu zizkigun, eta hauek, gaur egungo gizartearen aurreiritzi askoz ohartzeko balio izan didate. Zailtasunak dituzten haurrrei bideak zailtzen dizkiegun gizarte batean bizi garela ohartu nintzen, oso hunkitua atera nintzen hitzalditik.
Duela gutxi eduki genuen beste ekimenetako bat, Gogora erakundekoek jarritako memoria plazarena izan zen. Bertan, Frankismoaren garaian gertatutako sarraskien inguruko bideo dokumental batzuk ikusi genituen. Esan beharra daukat ez zela memoria plaza horretara joaten nintzen lehenengo aldia, beraz, gutxi gorabera banekien zer izango zen ikusiko genuena. Hala ere, lehenengo aldian gertatu zitzaidan bezala, bideoek barrua mugitu zidaten. Erailiak izan ziren gertuko pertsonak azaltzen ziren, haiei gertatutakoa kontatzen, erabat hunkigarria eta gogorra.
Segidan, ikusitakoaren inguruko hausnarketa txiki bat egitera bultzatu ziguten. Dokumental haietatik ateratako mila esaldi etorri zitzaizkidan orduan burura, baina horietako bat izan zen gehien transmititu zidana:
Duela gutxi eduki genuen beste ekimenetako bat, Gogora erakundekoek jarritako memoria plazarena izan zen. Bertan, Frankismoaren garaian gertatutako sarraskien inguruko bideo dokumental batzuk ikusi genituen. Esan beharra daukat ez zela memoria plaza horretara joaten nintzen lehenengo aldia, beraz, gutxi gorabera banekien zer izango zen ikusiko genuena. Hala ere, lehenengo aldian gertatu zitzaidan bezala, bideoek barrua mugitu zidaten. Erailiak izan ziren gertuko pertsonak azaltzen ziren, haiei gertatutakoa kontatzen, erabat hunkigarria eta gogorra.
Segidan, ikusitakoaren inguruko hausnarketa txiki bat egitera bultzatu ziguten. Dokumental haietatik ateratako mila esaldi etorri zitzaizkidan orduan burura, baina horietako bat izan zen gehien transmititu zidana:
"Barkatu behar da, baina inoiz ez ahaztu"
Hitzaldi, tailer eta ekimen desberdin hauez gain, gelan egin ditugun lanketa eta hausnarketa desberdinak ere egin ditugu. Aniztasuna ulertzen saiatu gara, ikuspuntu desberdinetatik begiratzen, gure bizitzan modu inklusiboan txertatzen etab., baina gizarteak aniztasuna bere osotasunean onartzera iristeko bidea oso luze eta maldatsua dela ikusi dugu behin eta berriz. Ez dugu Palestinaraino joan behar gizartean gertatzen diren bidegabekeriak ikusteko, hemen bertan ere gertatzen baitira aniztasun horren kontrako oihuak. Hemen ere gertatzen dira "normala" ez izateagatiko edo normari ez jarraitzeagatiko bazterketak. Baina nork ezarri ditu "jarraitu beharreko" estereotipo itxi hauek, nortzuk gara errudunak?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina