2019(e)ko apirilaren 15(a), astelehena

Naizen

Martxoaren 15ean, Naizen Nafarroa eta Euskadiko guraso transexualen gurasoen elkarteko kideak etorri ziren hitzaldi bat ematera. Bertan, Aingeru eta Luar egon ziren haien istorio pertsonalak eta transexualen inguruko bizipenak kontatzen. Hasiera batean, Aingeru hasi zen hitz egiten transexualen inguruko informazioa emanez. Gaur egun bizitzen ari diren egoera azaldu zigun eta transexuala izatea zer den aipatu zigun. Bere alabarekin bizitako esperientziek, hitzaldia interesgarriagoa eta gertukoagoa izaten lagundu zuten.

Resultado de imagen de naizen
Ondoren, Luarren txanda iritsi zen. Bera transexuala da eta horretaz duela gutxi konturatu zela azaldu zigun, Aingeruk emandako hitzaldi batean hain zuzen ere. Transexuala zela onartu zuenean, bere ingurukoei kontatzeko nola egingo zuen pentsatzen hasi zen, eta ez zen batere erraza izan. Gurasoen erreakzioa ez zen oso ona izan hasiera batean, eta hori oso gogorra izan zen Luarrentzat. Hala ere, denbora gutxian egoerak hobera jo zuen eta Luarri lagundu zioten.

Hitzalditik aipagarriena egin zitzaiguna, Bere 21. urtebetetzean bere buruari agurtzeko egin zuen eskutitza irakurri zuenean izan zen, bertan jaio baitzen berriz. Oso hitzaldi interesgarria iruditu zitzaigun, gehienbat kasu erreal bat lehenengo pertsonan entzute horrek eta oso hunkigarria izan zen Martak loreak eman zizkionean. Amaitzeko, Martak Luarren istorioan eduki zuen paper erabakigarria nabarmendu nahiko genuke, horrelako pertsona gehiago lirateke hezkuntza esparruan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Hizkiland

Después del duro trabajo que hemos estado haciendo estas últimas semanas, este es el resultado de nuestra narrativa digital, titulada Hizkil...